Bilatzaile honen bidez, ikastaroak aurkitzeko aukera izango dugu, beraien edukietan aurkitzen diren hizkien bidez.
Castellers-ak ere Idiazabalen |
|
Aste Santuan Kataluiniara egindako bidaia ere bere fruituak ematen ari da dagoeneko. Urriak 17an Idiazabalen eta 18an Arbizun Nafarroa Oinezeko 3. gunean egin zituzten bere lanak. Hizkuntza gutxituei eskeinitako gunea izanik, bertan euskara eta kataluinierak ere bat egin zuten, baina Bartzelonako Poble de Sec-eko Castellers-ek txikiak nola handi izan daitezkenaren lekukotasuna eraman zuten bertara; hain zuzen ere 3. gune honetako leloa "Txikiak Handi" izan zen. Aurreko egunean ordea, Idiazabalen eman zuten erakustaldia. Idiazabalgo herriak, Autodeterminazioaren Idiazabalgo herri ekimenak antolaturik, bere babespean izan ditu asteburu osoan; aurrez Aste Santutako ekitaldietan beraiek gu hartu gintuzten bezalatsu. Ostiralean iritsi zen lehen autobusa gure herrira, eta bertan 60 lagun inguru zetozkigun. Larunbat goizean gaztaren interpretazio zentroa bisitatu eta gazta (Idiazabalgo gazta) nola egiten den ezaldu zitzaien. Dastatu ere bai noski. Eguardian beste autobusa iritsi eta entsalada eta sardina erreak janez bazkaldu zuten. Hau Idiazabalgo elkarte gastronomiko guztien laguntzarekin izan zen: Otxoa, Axari, Elizalde, Arretxe eta Atxurbideren eskutik. Arratsaldean beraien Castellers-ak egin (ia dozena bat edo), azkena zazpi alturatakoa eta Idiazabalgo ekimenaren eskutik aurtengo bi bisita garrantzitsuenen laburpen bideo-emanaldi bat ikusteko aukera izan zen Igarondo pelotalekuan. Kataluiniarak eskertu eta orain arteko ibilbidearen berri ere eman zen (datorren urteko aurrerapen bat egin ere bai). Eta ondoren nola ez, herri afaria 260 laguninguru juntatu ginelarik. Entsalada eta oilasko gisatua, gazta menbrilloa eta sagardoa. Zahar eta gazte, haur eta heldu, neska eta mutil, denetarik. Jarraitzeko berriz dantzaldia, eta amaierarik izan zenaren berririk oraindik ez zaigu iritsi. Eskerrikasko parte hartzaile guztiei, Kataluiniarrak, ikusleak, eta nola ez gosari, bazkari eta afariez arduratu ziren aurrez aipaturiko elkarte gastronomikoei. Denei Eskerrikasko!
|
|
![]() ![]() |
|
Inverness (Eskozia): 2009ko Highlands games |
|
(Uztailak 17 ostirala) (goiza) Egun fresko eta bustiarekin jaiki gara, hala ere ilusioz gainezka gaude talde osoa eta gosaldu ostean denok elkartu eta antolaketa lanetan hasi gara (batzuk materiala, beste batzuk ensaioak, musika, eta tarteka herritik bueltatxo bat ere bai). Txoko berezi eta tradizionalik ez da falta, ezta jende xelebrerik ere... Musika goxoa entzunez (biolina, soinua, panderoa, dultzaina,...) eta belarriak goxatuz bazkaria prestatu eta bazkaltzera goaz. (arratsaldea) Haize freskoarekin jarraitzen dugu, tarteka euria, baina guk gure lanean jarraitzen dugu; batzuk biharko egitaraua osatzen, besteak materiala prestatzen, eta beste batzuk erosketak egiten. Bostetarditan, bihar lanean jardungo dugun estadiora joan eta bertako gune ezberdinak ikusi ondoren, seirak iritsi dira eta: Ongi etorri bero bat, orokorrean bihar parte hartuko duten berrehun eta berrogeita hamarrenbat laguni, eta bereziki guri, euskaldunoi, nazioen mundua osatzen dugunoi. Oso unkigarria izan da, bertan Inverness-eko alkateak (basque tartan-a jantzita) hitz goxo batzuk eskeini dizkigu, "Ongi etorria biharko jokoetan parte hartuko duzuten guztiori eta bereziki aurten gure artean ditugun euskalduneri...)". Horrelako lora batzuk entzun eta gero, Gerry Reynolds gure harremanetako gizonaren eta orokorrean Highlands eskualdeko kultura arduradun nagusiaren urtebetetze eguna dela eta ZORIONAK abestia eskeini diogu. Bera ere unkitu da gure opariak jaso ondoren (gazta, sagardoa, patxarana eta guztiok sinaturiko zorion gutuna). Opari berdina jaso du alkateak ere, zorion gutunik ez noski!. Musika, dantza eta tertuli mordo baten ondoren, zazpiterdiak aldera itxi da ongietorria, tripa ongi beteta. Denok gustora azken bilera informatiboa egin eta bakoitza bere aldera, afaldu batzuk, ohera beste batzuk, eta ahal dutena beste batzuk. Kronika idatzi, eguneko pasarteak gogoratuz parre egin eta bihar arte, aio!. (Uztailak 18 larunbata) (goiza) Eguraldi busti eta freskoarekin jarraitzen dugu eta ez dute hobetuko duenik iragartzen. Goizeko 9tan gosaldu eta denok elkartu gara egunaren egitaraua aztertzeko, hala ere badirudi eguraldi txarra dela eta aldaketak egin beharko ditugula momentuoro. Estadiora inguratu eta bertako karpan kafe beroa hartu ostean 12tako aurkezpen edo jokoen irekiera desfilea antolatzen hasi gara; bi umeak (Gari eta Danel) ikurrinarekin aurretik eta atzetik joaldunak (harreta berezia sortu dute hauek auarreko egunetatik hasita) buru direla dantzari, musikari, herrikirolari eta gainontzekoak. Irten gara eta irekiera ofizialeko tabladuan masterren aurrean kokatu gaituzte, txaloka hartu ere bai. Une unkigarri eta polita bizi izan dugu. Amaieran, berriro joaldunak buru direla gure lekura pasatu gara eta prestatzen hasi ere bai egin beharreko lanak. Aurrez espero genuen bezala, aldaketak egin beharko ditugu euria dela eta. Dantzariak arratsalderako utzi beren eszenatokian egin dezaten eta herrikirolekin arituko gara bitartean (trontza, aizkora, lastoa altxatzen,...), ordubatetan bazkaltzera ordubitan lanarekin hasteko. (arratsaldea) Lanean hasi gara eta jendea inguratu ere bai gure ikuskizuna ikustera. Hala ere bada zer ikusirik beste gunetan ere (6 metroko enborrak botatzen, pixuak botatzen,..). Izugarrizko gizon eta emakuma puskak dira, ikaragarriak. Guk gure lanarekin jarraituz, zera jakinarazi digute: Arratsaldeko bostetan, gizon hauek amaitzean, gradatako jende guztiaren aurrean gure saioa antolatu ahal izango dugula. Bertan Joxemari Esnaola bost metroko alturan enborra mozten eta motozerrarekin figura bat egiten arituko da. Baita Joseba Ostolaza ere bere harriekin (100 kiloko bola, 125eko kubikoa eta 200 kiloko errektangularra ere). Bostak iritxi eta gure eguneko gure momentu garrantzitsuena iritsi da. Joaldunak sartu eta jende aurrean ikuskizuna jarri ostean, gure aldarrikapena eta hitz batzuk egiteko aukera ere izan dugu megafonia erabiliz. Izaro itzultzaile eta orokorrean hizlari bezala jarri dugu, ongi gainera!. Gure hitzak amaitu ostean, hasi da Esnaola enborrean gora igotzen bere aizkora hartu eta danba ta danba enborrari igolekuak jarriz. Jendea txunditurik dago. Gora iritxi eta enborra moztu ondoren Eskoziako bandera josi du enborrean (eta jendearen txaloak jaso ere bai). Joseba Ostolazaren momentua heldu da. 125 kilokoarekin berotu eta berrehunekoari heldu dio, baita bi aldiz jaso ere. Jendea ahoa ireki eta begi irekiekin ixil ixilik dago. Txaloak berriz ere. Esnaolak txanda emanaz,bere figura egin du motozerrarekin, alkateari, Inverness-eko alkateri oparitu eta hau bere lekutik jeitsi eta eseri zaigu jende guztiaren aurrean. Eskua eman Joxemariri eta Ostolaza berriz ere. Oraingoan 125 kiloko kubikoa esku bakarrarekin jaso du. 100 kiloko bola ere bai leporatu ostean jendeari eskeini ere, eta eskeintza hau nola egingo eta harria bizkarrean duela alkatearengana inguratu eta eskua emanaz, "ondo Joseba, ondo!". Megafonia hartu eta lehen aipaturiko gizon haundi horiei proba egiteko eskeini ere bai. Ez da inor ausartu. Eta horrela amaitu da gure saioa. Biharrako jendeari gonbitea egin eta agurtuaz. Hor hasi da gure bigarren saioa (jendea eserlekuetatik altxatu eta joan denean), gizon haundi hoiek inguratu dira harrijasotzailearengana eta harria nola jaso erakutsi ondoren heldu diote harriari, 100 kiloko bolari. Batek bakarrik jaso du bizkarreraino. 125 kiloko harria probatu duenik ere izan da, baina hori, probatu bakarrik, jaso inolaz ere ez. 200 kilokoari begiratu bakarrik egin diote. Euskaldunen nortasuna leku onean utzi dugu, gure aldarrikapena ere nahi bezalaxe egin dugu. Orain ezagutzen gaituzte! Gaueko berririk ordea ez dugu emango eta "bihar arte, aio! bihar arte, aio! bihar arte, aio!" (Uztailak 19 igandea) (goiza) Azkenean adirudi egurandi nahiko ona izango dugula gaurko egunean. Gu gure martxan, gure gunera joan eta prestatzen hasi gara; herrikirolariak, dantzariak, musikariak eta joaldunak ere bai (badira gaur goizean hara joango ez direnak ere, grabaketa lanak direla eta). Eguneko egitarauean, denetik tartekatuko dugu eta atzo ez bezala, gure guneko mahai batean gazta, sagardoa jan eta edateko eta gure ekimeneko arropak salgai jarri ditugu. Jendeak gustoko gaitu, hala uste dugu behintzat, eta noski guregan arreta dexente dugu. Ordua iritxitakoan, horretarako prestatutako karpara joan eta bazkaldu egingo dugu (gaur sagardoarekin ordea). (arratsaldea) Bazkaldu ostean, karpatik atera eta gure musika dugun eszenatokira arrimatu gara, baita musika txukuna entzun ere, segituan egin da jendez osaturiko korro bat ere. Baina, ez genekien zer zetorkigun; Jokin igo eszenatokira eta jendea animatuz, denok dantzan jarri gaitu, euskaldunak eta atzerritarrak ere. Jendea ahozabalik... dantzak, herrikirolak eta musika ere entzun dugu eta piskanaka piskanaka, badator joko eskoziarren finalak amaitu eta jokoen itxieraren momentua ere. Aurrez ordea, atzoko saio berdina dugu graden aurreko tablatuan, Joxemari Esnaola eta Joseba Ostolaza. Batak enborra 5 metrora moztu eta motozerrarekin ahulkia egin eta Josebak bere hiru harriak astintzeko. Jendeari esan beharrik ez asko gustatu zaizkiola. Batzuk aproba ere egin dute 100 kiloko bolarekin eta jasotzen duenari Idiazabalgo gazta oparitu diogu. Azkenean denok lagun eta pentsa zenbateraino, azkenean gure gizon handi eta indartsu hoiek gure zain eta gure eske zeudela karpa batean parranda pixka bat egiteko. Pena baina ez dugu denok joaterik izan, egun osoa horrela ibili ondoren dutxatu eta afaltzeko gogoa bait zegoen. Benetan ondo doa hemengo bidaia...! (Uztailak 20 astelehena) (goiza) Eguneroko tankera gaur ere. Tarteka argiago eta ondoren zaparrada galanta. Goizeko plana guretzat (grabaziorik ez dutenentzat) turistikoa dela esan genezake. Nessi ezagutzera goaz, itsasuntzi edo ferria hartu eta Ness lakuan (lehenengo ibaian gora eginda) Urqhart gazteluraino, benetan bidaia kuriosoa. Ness ibaia eta kanalaren arteko altuera diferentzia dela eta paisaia dotoreak ikusi ditugu. Baita kanalean gora ere bi ateen artetik pasata. Leku dotoreak benetan, Gaztelua eta bere ingurua batez ere. Bidaian zehar, noski euskaldunen umorea agerian geratu da, gure kantu eta musikarekin ferri barnean. (arratsaldea) Arratsalderako Forta Augustusera joan eta bertan ekitaldia dugu. Herriko berezitasuna, Ness lakutik kanalean gora dauden lau edo bost nibel aldaketak, hauek ere ateen artean eginak. Bertan turista dexente dabil eta leku aproposa dela ematen du gure ekitaldia burutzeko, eguraldiak atsenik hartzen badu. Joaldunak abiatu dira eta lainoek deskantsu apur bat hartu ere bai. Aprobetxatu eta martxan jarri gara. Joaldunak, musikariak, dantzariak eta herrikirolariak. Beste batzu ekimenaren informazioa banatzen noski! Tartean, Amerikar banderarekin azaldu den itsasuntzi handiko militarrei eman dizkiegu gure panfletoak. Beraiek guri ere bai beren langintzan sartzeko informazio orria. Ongi pentsatu dugu baino inor ez da interesaturik sentitzen, eta gurearekin jarraituko dugu. Jendea oso gustora utzi dugu eta horren lekuko ondoren eman diguten jatekoa eta momentu atsegina. Ongi joan da gaurk,oa ere. Ah! itzuleran, gora Nessirik ez dugu ikusi baino zeruan urdin kolorea da nagusi. Bihar ea zorte hobea dugun. (Uztailak 21 asteartea) (goiza) Egun eguzkitsu eta urdina iritsi zaigu azkenean. Hala ere arratsalderako euria iragartzen dute, beraz goizaz gozatu beharko dugu. Gure ekitaldiei dagokienez, gaur eta bihar goizak libre ditugu gure gauzak egiteko; bixitak, erosketak, garagardoak lasai hartu, etab. Batzuk hala ere beren lanarekin txintxi jarraitzen dute eta grabaketa lanekin aurrera jarrituko dute (Jon Maia eta bere taldeak). (arratsaldea) Bazkalostean, ordubiak aldera, autobusa zain dugu Fort William herrira joateko. Bitartean Ness laku guztia gurutzatuko dugu paisaia zoragarriak ikusiz. Bidean, batzuk siesta pixka bat, beste batzuk aurreko urteko Eskoziarako biadaiaren DVD-a ikusi eta besteok paisaiak ikusten jarraitu eta gozatu dugu (tartean txisteren bat ere joan da). Ordu pare bat egin eta gero iritsi gara aipaturiko herrira eta lekuak aztertu ondoren, saioa antolatu dugu, ordubete ingurukoa; lehenengo joaldunek harreta deituz bueltatxo bat eman, ondoren dantzariak fanfarrekoek lagunduta eta azkenik herrikirolariak. Eguraldia dexente portatu zaigu, tarteka zaparradatxoren bat baina bueno... Jendea ere ederki portatu da, herrera epela egin digute eta gure ekitaldia gogotsu jarraitu ere bai. Oso gustora denok. Amaitu eta zer ederragorik jan eta edateko pixka bat baino? Ba, izan dugu hori ere. Herriko alkatea, iritsi garanetik etengabe gurekin eduki dugu, txunditurik eta arriturik. Gustora benetan. Udaletxean bertan "luntxa" edo antzeko zerbait jarri digute eta guk aprobetxatu ere bai euskaldun jator bezala. Hitz batzuk eskeini dizkigu, eta Euskal Herrira doanean, esan ere bai badakiela ez doala Espainia iparraldera, baizik eta Euskal Herrira. Amaitu eta bueltako autobusa hartu dugu gaueko hamaikak aldera Inverness-era iristeko. Batzuk oherta eta gehienak parrandara, horretarako garagardotegi bateko solairu batean zuzenean gure erromeria egiteko aukera izango bait dugu. Eta honekin gaurko eguna ere konpleto, oso konpleto! (Uztailak 22 asteazkena) (goiza) Atzoko antzerakoa izan dugu gaurkoa ere. Egunsenti polita, odei gutxirekin eta itxura oso politarekin. Beraz, nahi duguna egiteko aukera polita. Paseatu, herriko txoko ezberdin gehiago ezagutu eta garagardo gehiago edan ere bai; ta nola ez, lanerako etorri direnak, grabazioekin jarraitu dute, bakoitza berean. Ondoren ordua iritxi denean, bazkaldu, entsalada pixka bat, haragia patata frijituekin marrubiak eta ardoa. Kafea hartu eta arratsalderako prest gaude. (arratsaldea) Autobusa hartu eta Beauly herrira inguratu gara. Lekua aztertu eta eguneroko muntaiekin hasi ere bai; jantziak trasteak, etab. etab. luze bat. Jendea ere hasi da gureganatzen pixkanaka pixkanaka, baina jendearekin batera hodei beltz batzuk ere bai, geroz eta gehiago eta geroz eta potoloagoak. Dena den ez oraindik euria egingo duen itxurarik, beraz, bakoitza bere planarekin aurrera. Zazpiak iritxi eta hemen da joaldunen hotsa ere, badatoz ingurura jendearen arreta deituz. Hitzegin dugun bezala, ondoren herrikirolak eta dantzak tartekatuko ditugu, baita musika ere. Heldu da beraz hauentzat ere ordua. Lehendabizi herrikirolariek egingo dute beren saioko lehen itzulia, eta hasi ere hasi dira, lehen euri tantanak, gehigo, oraindik ere gehiago, eta azkenean izugarrizko zaparrada! Lehen itzuli hau burutu ondoren herrikirolariak zopa eginda noski, jendea ere aterpe bila mugitzen hasi da. Autobusarekin dantzari eta musikariak hartu eta areto itxi batera inguratu dira. Jendea ere hantxe dago eserita eta hemen jarraituko da gaurko eta bidaia honetako azken ekitaldia. Denak aho zabalik eta txundituta daude hauen ikuskizunarekin (dantza eta musikariak). Azkenean, herriko alkate anderea erdira irten eta atzokoari bezala aurreskua dantzatu zaio. Gustora geratu da benetan emakumea. Eskerronezkop hitzak eskeini dizkigu eta txaloz agurtu gaituzte. Gu ere honenbestean gustora, helburuak beteak dira gure aldetik ere eta ezin gehiago eskatu. Honekin bihar etxera, gure Euskal Herrira, hara ere gustora joango gara denok. Berriro itzuli arte.
|
|
![]() ![]() |
|
2009ko uztaila: Eskoziara, Inverness-ko Highlan Games-en parte hartzera |
|
Eskoziko iparraldean dago Inverness hiria, Highland eskualdean. Bertan antolatu dute aurtengo Highland Games-eko txapelketa. Eskoziako herri kiroletako txapelketa da eta bertan, mundu osoko Eskoziako diasporetako ordezkariek parte hartzen dute. Aurtengoan, Nazioen Munduak gonbidapena jaso du Munduko Txapelketa horretan parte hartzeko. Uztailaren 18 eta 19n jokatuko da Txapelketa. Egun horietan Nazioen Munduak bere ekitaldia egingo du Txapelketan. Txapelketako egitarauen gonbidatu berezitzat jo du Nazioen Mundua-ko ordezkaritza. Bertan izango dira, noski, Nazioen Munduarekin bat egin duten hainbat kide ere: Idiazabalgo herri kirolariak, Iruñako Arrosadiako joaldunak, Iruñako Iruña Taldeko dantzariak. Txapelketan parte hartuko badu ere, Nazioen Munduak ia astebeteko ibilbidea egingo Highland eskualdean barrena. Eskualdeko beste hainbat herri eta hirietan saioak eskainiko ditu. Ekitaldi honen berri zuzenean emango du Nazioen Munduak Eskoziatik bertatik. |
|