|
Eskoziko iparraldean dago Inverness hiria, Highland eskualdean. Bertan antolatu dute aurtengo Highland Games-eko txapelketa. Eskoziako herri kiroletako txapelketa da eta bertan, mundu osoko Eskoziako diasporetako ordezkariek parte hartzen dute.
Aurtengoan, Nazioen Munduak gonbidapena jaso du Munduko Txapelketa horretan parte hartzeko. Uztailaren 18 eta 19n jokatuko da Txapelketa.
Egun horietan Nazioen Munduak bere ekitaldia egingo du Txapelketan. Txapelketako egitarauen gonbidatu berezitzat jo du Nazioen Mundua-ko ordezkaritza.
Bertan izango dira, noski, Nazioen Munduarekin bat egin duten hainbat kide ere: Idiazabalgo herri kirolariak, Iruñako Arrosadiako joaldunak, Iruñako Iruña Taldeko dantzariak.
Txapelketan parte hartuko badu ere, Nazioen Munduak ia astebeteko ibilbidea egingo Highland eskualdean barrena. Eskualdeko beste hainbat herri eta hirietan saioak eskainiko ditu.
Ekitaldi honen berri zuzenean emango du Nazioen Munduak Eskoziatik bertatik. |