|
Aste Santuan Kataluiniara egindako bidaia ere bere fruituak ematen ari da dagoeneko. Urriak 17an Idiazabalen eta 18an Arbizun Nafarroa Oinezeko 3. gunean egin zituzten bere lanak. Hizkuntza gutxituei eskeinitako gunea izanik, bertan euskara eta kataluinierak ere bat egin zuten, baina Bartzelonako Poble de Sec-eko Castellers-ek txikiak nola handi izan daitezkenaren lekukotasuna eraman zuten bertara; hain zuzen ere 3. gune honetako leloa "Txikiak Handi" izan zen.
Aurreko egunean ordea, Idiazabalen eman zuten erakustaldia. Idiazabalgo herriak, Autodeterminazioaren Idiazabalgo herri ekimenak antolaturik, bere babespean izan ditu asteburu osoan; aurrez Aste Santutako ekitaldietan beraiek gu hartu gintuzten bezalatsu.
Ostiralean iritsi zen lehen autobusa gure herrira, eta bertan 60 lagun inguru zetozkigun. Larunbat goizean gaztaren interpretazio zentroa bisitatu eta gazta (Idiazabalgo gazta) nola egiten den ezaldu zitzaien. Dastatu ere bai noski. Eguardian beste autobusa iritsi eta entsalada eta sardina erreak janez bazkaldu zuten. Hau Idiazabalgo elkarte gastronomiko guztien laguntzarekin izan zen: Otxoa, Axari, Elizalde, Arretxe eta Atxurbideren eskutik. Arratsaldean beraien Castellers-ak egin (ia dozena bat edo), azkena zazpi alturatakoa eta Idiazabalgo ekimenaren eskutik aurtengo bi bisita garrantzitsuenen laburpen bideo-emanaldi bat ikusteko aukera izan zen Igarondo pelotalekuan. Kataluiniarak eskertu eta orain arteko ibilbidearen berri ere eman zen (datorren urteko aurrerapen bat egin ere bai). Eta ondoren nola ez, herri afaria 260 laguninguru juntatu ginelarik. Entsalada eta oilasko gisatua, gazta menbrilloa eta sagardoa. Zahar eta gazte, haur eta heldu, neska eta mutil, denetarik. Jarraitzeko berriz dantzaldia, eta amaierarik izan zenaren berririk oraindik ez zaigu iritsi.
Eskerrikasko parte hartzaile guztiei, Kataluiniarrak, ikusleak, eta nola ez gosari, bazkari eta afariez arduratu ziren aurrez aipaturiko elkarte gastronomikoei. Denei Eskerrikasko!
|